Mamuen ipuin

M. R. Jamesen "Oh, Whistle, And I'll Come To You, My Lad" ipuinarako James McBrydek egin zuen marrazkia.
Yūrei izeneko mamu japoniarra, Hyakkai Zukanek egindako irudian (1737 inguruan).

Mamuen ipuinak, edo Mamuen istorioak, mamuak azaltzen dituen beldurrezko generoaren barruan fikziozko edo lan dramatikoak dira. Gerta daiteke, besterik gabe, mamuak existitzeko aukera hartzen duen lanak izatea edo, gutxienez, obran agertzen diren pertsonaiek horietan sinesmena dutela azaltzea; horiek ere genero barruan geldituko lirateke. Horrelako ipuinak ahozko tradiziotik beratik ezagutzen dira.[1]

Espezialista desberdinen eta Edgar Allan Poeren beraren ustez, ipuin laburra askoz ere formatu egokiagoa da izuarentzat eta naturaz gaindikoarentzat eleberria baino. Horrek ez du esan nahi mamuen eleberri guztiak txarrak direnik baina bai salbuespenak direla.[2]

  1. Darrell Schweitzer, "Ghosts and Hauntings": Westfahl, Gary, ed. The Greenwood Encyclopedia of Science Fiction and Fantasy: Themes, Works, and Wonders. Westport, CT: Greenwood, 2005. 338-340 or.
  2. «Golden Age of the Ghost Story». The Penguin Encyclopedia of Horror and the Supernatural. New York: Viking Press. 175 or. ISBN 0-670-80902-0.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search